XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
GAZTEA: Ez. Oraindik ere aukera daukat berarekin aurrez aurre egiteko.
JOHN: Zer esango diozu?
GAZTEA: Ezer ez. Oso mingarria da iragana gogoratzea.
(
(
JOHN: Horra hor cuatrojulio ederra!
GAZTEA: Kontuz atearekin! Inor ustekabean sar liteke...
JOHN: Ez naiz horren beldur.
GAZTEA: Edo inork kanporako bidea hartu, ustekabean ere...
JOHN: (
Erregelak ipini ditugu lehen eta bete egingo ditugu.
GAZTEA: Bete egingo ditugu?
(
JOHN : Gainera, ez dago inora joaterik.
Sutautsez basituta dago eguratsa eta zalaparta handia dago.
Jende piloa dabil kalean.
GAZTEA: Ba nik gogoko dut.
Horregatik maite dut hiria, zarata eta jendea ugari dagoelako. Tren hotsak, autoak, sirenotsak...
JOHN: Sirenots horiek geure bila etor daitezke egunen batean.
Gauero entzuten ditut trailerhometik.
(
(
GAZTEA: Kasinoetan bizi zinela uste nuen.
JOHN: Kasinoetan bizi naiz gaur geroztik.
Atzo bota zuten trailerretik nire auzokoa.
Antza denez, ez zitzaion heldu
Zeharo mozkortu zen, pistola atera eta managerra mehatxatu zuen.
Bere trailerrean bizi ginen eta ospa egin behar izan zuenez, kalean geratu naiz.